XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

fariseuek gogor aurpegi eman diote Jesusi (12,1-45).

Baiña jende xumeak onartu du (11,25), baita ikasle-taldeak ere (12,46-50).

Sinisgabekeri onen arrazoi nagusia, Jesusen jokaera da: beartsuen eta pekatarien Mesias bezala agertzen da (12,18).

Fariseuek eta juduen erlijio-buruzagiek ez zuten orrelako Mesias-ik nai.

Jesusek ekarri duen Jainkoaren erreinua jende xumearentzat da, eta ezjakintsuentzat (11,25).

Ez dute ulertzen Jainkoak bere salbamena utsean, gizakien merezimenduei begira egon gabe, ematen duenik.

Joan bataitzaillearen kezka eta Jesusen, aitorpena (11, 1-15) Lk 7,18-35

Joan bataiatzaillea espetxean dago (4,12; 14,3-12), baiña iritxi zaio Jesusen egintzen berri.

Jesusen etorrera prestatzean, Joan-ek epaille bezala aurkeztu zuen Jesus (3,10-12): pekatariak garbituko ditu lurretik (Ml3, 1-3).

Gaitza indarrez garaituko duen Mesias itxaro du.

Baiña Jesusen egintzei buruz iritxi zaizkion berriak bestelakoak dira: gaixoak eta beartsuak ondo artu eta pekatuak barkatu egiten ditu.

Joan kezkatua dago (3).

Jesusek bere egintzei begira jartzen du Joan (4-6): Jesusek egiten dituen egintzak, Mesias zetorrenerako adieraziak zeuden egintzak dira (Is 61, 1-2; 35,5-6; 26,19).

Beraz, Joan-ek ortik atera dezake argia, Jesusen egintzak eta profeten iragarpenak alderatuz.

Jesus Mesias da, baiña ez Mesias epaillea, salbatzatzaillea baizik, beartsuen eta pekatarien alde Jainkoaren maitasuna agertzen duen Mesias.